BZ2 Mobiliario Markak

Sedus

Sedus


Gure lanean hain onak garen adierazteko arrazoi asko daude. Bat aipatzeko, 140 urteko ibilbide honetan hainbeste gauza ikusi ondoren benetan atsegin izan zaigun gauzekin geratzen gara. Gure apustua ergonomia bateratzea, ekoizpen-prozesu berritzaile eta ekologiaren alde izan da beti.

Gainera nahiz eta joerak ez interesatu, egia esan lehenak izan gara aspektu askotan…hartan sinesten genuelako soilik. 1925. urtean esekidura zuen lehenengo bulego aulkia aurkeztu genuen Europa mailan, guretzat eta industriarentzat mugarri bat izan zena, langileak jada ez zuen ekoizpenean bakarrik lan egiten, bulegoan ordu asko pasatzen hasi zen ere. 1971.urtean ikerketa eta garapenerako departementu bat sortu genuen, gure sektoreko laboratorio proba handi eta modernoarekin batera. 1985.ean Stoll senar-emazteak enpresaren iraupena urte askotan zehar bermatzeko Stoll VITA Fundazioa osatu zuen.

Halaber, betidanik bereizi izan gaituzten hainbat gauza daude: Albert Stoll-ek 1871. urtean konpainia sortu zuenetik gure produktuak “Made in Germany” dira. Azken finean, dirua aurrezteko, ez dugu inolako arrazoirik inoiz ikusi gure ekoizpena beste herrialde batera eramateko. Gainera, jasangarritasuna ez da azken urte hauetako aurkikuntza bat izan marketing estrategia moduan gure produktua saltzeko: 50. hamarkadan baliabideen erabilera egokia egin eta 1995.urtean Europa mailan gure sektorean ingurumen-ikuskaritza eta kudeaketa-sistema ezarri genuen lehenak izan ginen.

Guzti honegatik sari ugari jaso ditugu( gehienbat gure produktuarengatik). 2012.urtean Baden Wurtemberg Enpresentzako Ingurumen Saria-taz aparte, azkeneko hamar urte hauetan 30 garaikur baino gehiago bereganatu ditugu 0pt'>

Nabarmendutako proiektuak

Elkartegi Gernika Elkartegi Gernika irakurri gehiago
Ayuntamiento Bilbao Ayuntamiento Bilbao irakurri gehiago
M114
Made Design
Dynamobel
Dileoffice
Cilindro
Sellex