BZ2 Mobiliario Markak

Inclass

Inclass


Mediterraneo itsaso ondoan kokatuta, Inclass familiarteko enpresa dinamikoa, 90. hamarkadako azken urteetan sortutakoa, diseinu garaikideko altzari fabrikazioan aditua.

Nazioarteko diseinatzaile esanguratsuekin parte hartzen dugu produktu berritzaileak sortu bertako manufaktura eta ikuspegi orokor batekin. Produktu hauek, espazio inspiratzaile eta modernoak sortu eta bertan jendea erlazionatu, lan egin eta hobeto bizi ahal izateko.

Inclass-ek produktu sorta haundi eskeintzen du, zeharkakotasun eta balio-aniztasunaren alde apustu eginez, altzariak erabilera publiko zein pribatuan izateko. Gure diseinuak gehienbat, beraien funtsezko dotoretasun, lerro garbi eta denborazkanpoko izaerarengatik mundu guztira zabalduta daude

Produkzio guztia bertakoa da, artisautza eta punta-puntako teknologia bateratuz. Barne produkzioa hornitzaile espezializatutako sare lokalarekin batera kalitatearen kontrola mantentzeko baimentzen digu eta era berean akabera sorta haundia eskeini gure bezeroen neurrira egindako produktu pertsonalizatuak fabrikatzeko aukera emanez.

Gure diseinuak , interiorista banatzaike espezializatu eta arkitektoen bidez mundu guztian saldu eta kokatzen dira. Beraiei esker, gure altzariak bulego, hotel, jatetxe, eraikin publiko eta egoitza pribatuetan agertuz, berrogei herrialde baino gehiagotan barrena.

Mundu guztiko bezeroekin batera urte guzti hauetan egin dugun  ibilbidean, Inclass-ek aurrea begiratzea besterik ez du egin, itxaropenez eta bere indar guztiarekin diseinu erakargarri , erabilgarri eta berritzaileak sortzeko ahaleginarekin.

Nabarmendutako proiektuak

Elkartegi Gernika Elkartegi Gernika irakurri gehiago
Ayuntamiento Bilbao Ayuntamiento Bilbao irakurri gehiago
Made Design
Ascender
Sancal
Sedus
Vitra
Arquimart