BZ2 Mobiliario Markak

Enea

Enea


Enea, 1984an sortua, diseinu moderno eta garaikideko altzariak egiten dituen enpresa espainiarra da, Euskal Herrian kokatutakoa. Etxe eta bulego inguruneetan eta espazio publikoetan espezializatuta gaude. Industria prozesuen ikuspegi propioari, gure ezagutza teknikoei eta altzari diseinatzaileekin dugun lankidetza harremanari esker, erabiltzaileari begirako soluzioak sortzen ditugu, erresistenteak eta estetikoki erakargarriak. Kooperatiba garenez lotura estua dugu komunitatearekin eta gure ingurunearekin. Horrek diseinu jasangarrizko altzariak egiteko adorea ematen digu eta gure lanari talde harrotasun sentimendua ematen dio.

Enean diseinu hitzak gure fabrikazio prozesuak etengabe elikatzen eta aberasten dituen unibertso konplexua definitzen du. Uste dugu ondo diseinatutako produktuak diseinatzaileekin izandako harreman sendoaren emaitza direla. Gure produktu guztiak diseinatzaileekin izandako lankidetza estuari esker sortu dira, hala nola Lievore Altherr y Molina estudioa edo Josep Lluscá eta Gabriel Teixidó diseinatzaileak. Euren ibilbide saritua eta funtzionalitatearen eta fabrikazio prozesuaren ezagutza sakona erabakigarriak izan dira ondorengo orrietan aurkezten ditugun produktuen paper-zorroa sortzeko. Halaber, lankidetza horri esker Enea gaur egun ezinbesteko aukera da 30 herrialdetik gorako arkitekto eta preskriptoreen artean.

Nabarmendutako proiektuak

Elkartegi Gernika Elkartegi Gernika irakurri gehiago
Ayuntamiento Bilbao Ayuntamiento Bilbao irakurri gehiago
Enea
Vitra
Sedus
Sellex
New Bordonabe
Made Design