BZ2 Mobiliario Markak

Dileoffice

Dileoffice


Dile Office-k 2001eko azaroan bulego-aulki fabrikatzaile bezela bere jarduera hasten du helburu bakarrarekin; Espainiako merkatu mailan kokatzea.

Carlos eta Vicente Leal sortzaileak, instalazio minimo eta hiru pertsonez osatutako talde batekin hasi ginen itxaropen handiz.

Bidea latza izan da baina gure banatzaileek eskeinitako konfiantza guztiari esker eta lan gogorraren emaitzaren ondorioz gure proiektua aurrera irten da gogotsu.

2002. urtean programa eraginkorreko sail bat merkaturatzen hasi eta Dile Office berehala uneko kontsumo handiagoko segmentuan kokatu zen; bulego eta etxe produktu ezinbesteko erabilgarri bilakatuz, kalitate eta diseinuzko produktua halaber.

2003. urtean Dile Office enpresak bere instalakuntzak handitu zituen, eta Acer aulkia, direkziozko besaulkia gure bezeroen artean erakargarrien bilakatu zen, merkaturatzearekin batera originaltasun eta diseinu haundiko produktu bezala sendotzeraino.

2006. urtean eta lehenengo aldiz, OFITEC (Bulego-Altzariaren Nazioarteko Azoka) Madriden parte hartzen du , emaitz ezin hobeak lortuz.

Arrakasta itzel honek Bulegoko Hornikuntzak, Etxeko Bulego eta Kolektibitateen mundua erakutsi zigun, eta sektore hauetan gaur eguneko Dile Office-en zigilua sendotu eta aulki munduan aditu maila lortu du.

Eskerrik asko hornitzaile guztieri, gure proiektuaren partaide, lagun eta banatzaileeri gure ametsa egi bihurtu duzuelako.

Nabarmendutako proiektuak

Elkartegi Gernika Elkartegi Gernika irakurri gehiago
Ayuntamiento Bilbao Ayuntamiento Bilbao irakurri gehiago
M114
Dynamobel
Vitra
Cilindro
Dileoffice
Akaba